sábado, 9 de abril de 2011

Hopefully, we have the Internet

I have always think that working in multilingualism without access to the Internet would be like going back to the caves. 



It answers to all our questions, curiosities, desires, solves problems... 



Internet is our big friend, but sometimes simply you don't have the day.

1 comentario:

  1. Kaixo, Xiomara,
    Udako Euskal Unibertsitateak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan aurrera daramaten egitasmoari buruzko deialdia doakizu: euskarazko tesien digitalizazioa. Interesgarria izango zaizulakoan, jaso agur bero bat.
    Iosu

    Adiskide hori,

    Mezu honen bitartez egitasmo interesgarri baten berri eman nahi dizugu: “Tesiker: euskaraz egindako doktorego-tesi eta ikerketa-lanen argitalpen digitala”. Euskaraz egindako dokumentazio akademiko unibertsitarioaren argitalpen digitala eta kontsulta publikoa ahalbidetzeko proiektua da.

    Tesien digitalizazioaren bideragarritasuna bermatzeko eta hauei ahalik eta zabalkunde handiena emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin (HPS) batera kudeatzen dugu Tesiker proiektua. Honezkero, jakintza-arlo askotako 234 tesi digitalizatu ditugu eta, HPSk aditzera eman duenez, kontsulta ahalbidetzeko web gunea martxan da: Euskarazko doktorego-tesiak.

    Tesiak digitalizatuz corpus garrantzitsua biltzen ari gara. Kontuan izanda testuetan erabiltzen den terminologia, erabiltzaileentzat kontsulta-iturri aberatsa eta inportantea bideratuko da.

    Jakin badakigu tesia euskaraz egin duzula, horregatik zuzentzen gara zugana, eta gonbidatzen zaitugu tesien argitalpen digitala garatzen duen egitasmoan parte hartzeko. Egitasmoaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

    Egileak, ados egonez gero eta lagapen-baimena behin sinatu ondoren, UEUri ematen dio bere lanaren kopia bat digitalizatzeko. Edozein euskarritan jasotzen dugun arren, formatu elektroniko gaurkotua hobesten dugu.
    Tesiarekin batera, hitzaurre* txiki bat eta lanaren euskarazko eta, ahal izanez gero, ingelesezko laburpen bana igortzea eskatzen da.
    Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, egileak 300 € jasoko ditu tesia digitalizatu eta izapide guztiak amaitu ondoren.
    Argitalpen digitalak ISBN zenbakia izango du.
    Digitalizatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak sarean duen gunean ikusgai izango da lana.


    Beraz, behinola aurkeztutako tesia Internet bidezko kontsultarako eskaini nahiko bazenu, jarri zaitez gurekin harremanetan:


    Iosu Ziordia Urra
    i.ziordia@ueu.org
    Tel.: 946790546


    Zure arreta eskertuz, har ezazu gure agurrik beroena.


    Karmele Artetxe
    UEUko zuzendaria

    ResponderEliminar